Pub Factory

Apainketa

Erakusleihoaren apainketa, salmenta kuskuaren janztea, saltegiaren barnealdearen apainketa

Erakusleihoen, bulegoen, harrerako atarien eta pasalekuen apainketak bizitasuna ekartzen diote zure lanlekuari edo zure saltegiari.

Apainketarako aterabide iraunkor edo iragankor guztiak ditugu.

ERAKUSLEIHOAK

Zure erakusleihoa duzu zeure komunikaziorako hobeki kokaturik duzun hedabidea. Gure apaindura itsasgarriak sasoien arabera koka edo ken litezke. Berinen barnetik nola kanpotik itsatsirik, birkokagarriak dira, iraunkorrak, opakuak, mikrozulatuak, gardenak, esmerilatuak, kolore bakarrekoak edo kolore anitzetakoak. Ikusgarri handiekin izan edo edergailuekin edo hizki moztuekin, zernahi egin liteke!

SALMENTA KUSKUAK

Berinalde zabalak dituzten leku egokigarriak osoki estali ohi dira.
Itsasgarri mikrozulatuaz estalirik argia barnealdera sar liteke, baina badira beste aterabideak ere, mintz zeharrargi tindatu edo mozketatuekin.

BARNEKO APAINKETA

Barnealdean, zure altzariak, hormak eta zolak pertsonaliza itzazu. Alor horretan berrikuntza teknologiko anitz daude: linolio-binilozko zolak eta inprima litezkeen paper margotuak, apainketa itsasgarri berezituak euskarri orotan itsasteko, hormetako mintzak, anti-wifi papera, ehun akustikoak, …

Adituaren jokoa!

Itsasgarri bat kolatzen den gainazala zeinahi delarik ere, kutsaturik da beti gainazal hori eta ongi garbitu behar da. Zertarako? Gantz, kola eta hauts hondar guztiak kentzeko, kokatzea errazteko, kokatzea lasterrago egiteko eta deskolatzeko arriskuei aitzina hartzeko.

 

Factorush aukeraren bidez, 10:00ak baino lehen egizu eskaria eta 17:00 orenetatik goiti ekarriko dizugu BABren eremuan bazara. Eta karbono eragina gutxitzeko, txirrindaz dabilen mandatari batek ekar diezazuke!