Pub Factory

Engaiamenduak

Laguntza osoa zure proiektuaren sortze beretik eskuratzen duzun arte

1- Azterketak & Aholkularitza

Zuri adi gaituzu eta merkatuaz dugun ezagutza zurekin partekatzen dugu: testuinguruaren eta jokoan direnen ezagutza, helburuen zehaztea, egingarritasun tekniko eta diruzkoa eta epeak.

Aztertze fase horren ondoren, gure aholkuak igortzen dizkizugu, kopuruetan eta argudiaturik.

2- Asmatze & Sortze grafikoa

Zure helburuen eta azterketa faseak ekarri dituen ondorioen araberako aterabide grafiko eta teknikoak proposatzen dizkizugu. Zure proiektuak administrazio urraspideak behar baditu, haien kudeaketan lagun zaitzakegu ere.

Gure estudio grafikoak zure ideiak biziarazten ditu: kate grafiko osoa kontrolatzen dugu, dituen betebehar tekniko guztiekin, eta arrapostu sortzaileenak ekartzeko gai gara: zirriborroa, rough, ebakidura krokisa, planoa eskalan… Gure grafistek ikurraren sortzetik txartel grafikoa egin arte, ikusgarriak egokitu arte edo 3D seinaletika sortu arte lagunduko zaituzte.

3- Fabrikatze prozesua

Unitatepertsonalizatutik multzorainoko guztian, gure makinen parkeak erantzun lasterra eta egokitzapena eskaintzen ditu.

Azken belaunaldiko prozesuei esker, kate grafikoaren erabateko kontrolari esker eta 20 urtez leial zaizkigun partaideei esker, honako zerbitzu hauek eman ditzakegu:

  • Inprimatze digitala formatu txiki nola handian, serigrafia, offset
  • Moldaketa: gillotinatzea, irudien mozketa
  • Irarlana
  • Mozketa lotkorra, laser mozketa, formaren bidezko mekanizazioa
  • Soldadura, plegatzea, ebakitzea, forman ematea, galdaragintza
  • Margoketan, termolakatzea
  • Kableatzea, argi osagaien muntaketa

4- Instalatze eta kokatzea

Frantzia osorako onespena eta ahalmena duten kokatzaileen sarea dugu

Eskaintza orokor & ekoarduratsua

Prozesu osoan zehar, zure proiektua urraspide ekoarduratsu batez da pentsatua:

Sorkuntza grafikotik hasi eta zure hautuetara hobeki egokitzen diren euskarrien, materialen eta efektuen xerkatzerainoko guztian.

Gure show-room lantokian gure material eta kolore katalogoen gure aukera guztia ikus dezakezu.

BERRIKUNTZA 

Gure aterabide tekniko eta grafikoei esker, 20 urte daramatzagu sormena eta berrikuntza elkartzen zuen proiektuen asmatzerakoan.

FIDAGARRITASUNA 

Gure aterabideak ikuste komunikazioaren lanbideen arauetan instalatzen eta kokatzen ditugu, gure teknikari gureen bitartez edota onespena duten profesionalen sareen bitartez

Konpontze eta mantentze zerbitzua eskaintzen dugu ere hainbat euskarritan.

ERANTZUKIZUNA, ELKARTASUNA

Ez gara Covid-19aren krisiaren beha izan, gure erantzukizunaz oharturik izan eta asmo handiko estrategia baitaramagu gure lankideak, hornitzaileak eta bezeroak lehentasunezko bilakatu diren ingurumen gaietan areago ari daitezen.  

Egiteko horiei erantzuteko, PUB FACTORY lurraldeko, jendarte, gizarte eta ingurumen gutuna bete dadin eskatzen duten lanbide erakunde, kolektibo eta elkartetako kide da.

Engaiamenduak enpresa estrategiaren bihotzean: 

  • Gure langiletako bakoitzaren mugitze molde iraunkorraz eta ekokeinuetaz ohartaraztea
  • Gure salmenten % bat, bai eta engaiamendua ere, ingurumenaren begiramenez aritzen diren tokiko elkarteekin (Euskal Moneta, Water Family)
  • Gure produktuak, konponketak eta mantentze lanak ekoasmakuntzaz egiten ditugu.
  • Kimikarik, petroliozko disolbatzailerik eta metal astunik gabeko latexezko tinten bidezko inprimatze sistema erabiltzen dugu, airera edota saneamendu sareetara ezer ez isurtzeko.
  • Kadmio edo PVC gabeko mintzak erabiltzen ditugu, bai eta petroliozko disolbatzailerik edota metal astunik ez dituzten emultsiozko itsasgarriak
  • Disolbatzaileen erabilera mugatzen dugu eta birziklatzen ditugu
  • Imprim’Vert, PEFC edo FSC labelak dituzten hornitzaileekin aritzen gara soilik
  • PVC materialezko kanpo estalkien upziklaketa, onespena duen hornitzaile baten bidez: prozedura horretan erabili diren estalki inprimatuen eta hondarren berrerabiltzetik datozen produktu berriak sortzen dira.
  1. urteaz geroztik, zenbait erakunde eta lanbide sindikaturen labela ekarri digute engaiamendu horiek
  • saria «Innovation Ecologie Eurosima» (2007)
  • «Garapen Iraunkorra – Lanbideen ganbara 64» trofeoa (2008)