Pub Factory

Ekitaldia

Erakuslekuak, Saltokiko publizitatea eta azoka eta erakusketetarako osagarriak

Saltokiko publizitateak bezeroen arreta erakartzen dute, kontsumitzaileari informazioa ematen diote edo zure produktu edota zerbitzuak agerian ematen dituzte.

Barnealde nola kanpoalderako zenbait euskarri proposatzen dugu formatu guztietan eskuragarri: salmahaiko xibaletak / kartoizko totemak / ehunezko kakemonoak, banderak eta zutoihalak (winflag) / ehunezko eta PVC (estalkiak) banderolak / panel inprimatuak / argi kutxak / laukitan zabaldu oihalak / stop-espaloiak / erakusleihoen apaindurak…

AZOKA ETA ERAKUSKETETAKO ERAKUSLEKUAK

Zure azoka eta erakusketetarako, zure erakuste egitura guztiak banaka edo kit moldean izarira egitea proposatzen dizugu:

Aterki erakuslekuak eta berez sostengatzen diren egiturak, 3D moduluak, biribilkagailuak, roll-up, banner, salmahaiak, idazmahaiak, erakusketa totemak, erakutsarasak, oihal tinkia, zola estalki pertsonalizatua, zintzilikariak, ukitze pantailetarako euskarriak, ontziak…

Gurekin konta ezazu ere txartelen inprimatzeko eta iragarki gauzen edota altzarien pertsonalizatzeko, zure erakus txokoa berezi eta bisitatu beharrekoa bilaka dadin.

EKITALDIEN SEINALETIKA

Aldi bateko zure ekitaldiak balioan eman eta seinalatzeko aterabide iragankor guztiak ditugu ere. Zure enpresaren urtebetetzea ospatzen baduzu, ekitaldi publiko bat antolatzen baduzu, erakusketa bat, ikuskizun bat, kirol lehiaketa bat, euskarri aukera handia eskaintzen dizugu: ekitaldiaren banderak, kakemonoak, zutoihalak (winflag), panel inprimatuak, kartoizko edo PVCzko apaindura elementuak, formatu handiko afixak, erakusleihoetarako apaindurak, oihal eta estalki inprimatuak, margolan iragankorretarako marrazki moldeak, eskumuturreko pertsonalizatuak eta era guztietako oparitxoak.

Adituaren jokoa!

Kolakia edo komunikatzearen artea
Kolakiaren «moda» aipa ote dezakegu egiazki? Urte luzeak dira kolatzen den paper puska txiki horren gustu arraroa hartu duguna. 80. urteetan zabaldu zen jendeartera, eskatelariek kolaki zein baino zein koloretsuagoez betetzen zutelarik nork bere ohola; harrezkero ez gaitu inoiz egiazki utzi kolakiak. Autoa, ordenagailua, hozkailua, hiriko altzariak; gure eguneroko gauzen gainazala estali du arte eta komunikaziorako tresna gisa

Factorush aukeraren bidez, 10:00ak baino lehen egizu eskaria eta 17:00 orenetatik goiti ekarriko dizugu BABren eremuan bazara. Eta karbono eragina gutxitzeko, txirrindaz dabilen mandatari batek ekar diezazuke!